PSIKOMOTRIZITATEA TALDEAN

"Ekintzaren gozamenetik
pentsamenduaren gozamenera"

Zein da helburua?

Psikomotrizitatea jardunaren bidez haurrei berain garapenerako ibilbidean laguntzen zaie.

Zer egiten da saioetan?

Ikasturte osoko jarduera da eta taldean egiten da. Talde bakoitzarekin astean behin izaten dira saioak. Saioak euskeraz izango dira.

Saioek hiru atal ezberdin dituzte:

  • 1- Sarrerako errituala: agurtzeko eta arauak gogorarazteko.
  • 2- Saioa:arauak errespetatuz haur bakoitza bere jokoan arituko da, beti psikomotrizistak emango dion segurtasunarekin. Hurrengo erritualera pasa baino lehen errepresentazio bat egingo dugu (margoekin, plastilinarekin, egurrekin…)
  • 3- Irterako errituala: agurtzeko momentua.

Psikomotrizitatearen onurak.

Psikomotrizitateak haur bakoitza hartzen du kontuan eta besteekiko ezberdin moduan jokatzeko aukera ematen dio: espresibitate propioa, historia pertsonala eta gaitasun jakin batzuk dituen pertsona moduan hartzen da eta hori izango da oinarria. Beraz, laguntza prozesu pertsonalizatua da, haur bakoitzari bere ibilbidea egin dezan laguntzen zaio eta bakoitzaren baliabideak eta ahalmenak abiapuntutzat hartzen dira.

Egutegia:

  • KUOTA: 35 euro hilero.

Ordutegia:

  • Saioaren iraupena: ordu eta laurden (75 minutu).
  • Puntualitatea eskatzen da, saioa denok batera hastea garrantzitsua baita.
  • Ezin baduzue etorri, aurrez abisatu, beste haurrei saioaren hasieran jakinarazteko.
  • Kopuru mugatuak: gehienez 12 haurreko taldeak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookien politika

ADOS