AURKEZPENA

Natalia Nogales Benito naiz. Lasarte-Oriarra. Hezitzaile eta psikomotrizista ikasketak egin ditut. 14 urtez haurreskoletan hezitzaile moduan aritu ondoren, Saltogela Psikomotrizitatea Gabinetea sortu dut.

Bertan, haurrei beraien zeregin nagusienean lagunduko diet: jolastea. Psikomotrizitatea izango da lan tresna. Psikomotrizitateak heziketan eskaintzen dituen onurak egiaztatu ahal izan ditut eta nire lan egiteko modua aldatu du, argi ikusi baitut haurrengan eragin handia duela eta zoriontsuago ere sumatzen ditut.

Saltogela 0 eta 8 urte bitarteko haurrentzako lekua da, eta hiru ekintza ezberdin eskaintzen dira bertan:

  • 1- Pzikomotrizitatea haurren taldean.
  • 2- Psikomotrizitatea familian.
  • 3- Haur masajea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookien politika

ADOS